Larunbat goizaldean ETAk Tolosako (Gipuzkoa) epaitegian zartarazitako bonbak 5-10 kilo amonal zituen, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez. Irailaren 21ean Gasteizen Vital Kutxaren egoitzaren kontra eta Ondarroan (Bizkaia) ertzain etxearen aurka zartarazitako bonbek lehegai bera zutela azpimarratu du Herrizaingo Sailak; aurreko bi atentatu horietan, ordea, 100 kilo inguru erabili zituzten.
Tolosako epaitegian jarritako bonbak ez zuen inor zauritu, baina kalte material handiak eragin zituen. Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburuak egunotan agertu duenez, 400.000 euro beharko dira epaitegia lehengo egoerara itzultzeko. Halaber, inguruan aparkatutako hainbat ibilgailu eta ondko etxebizitzak kaltetu zituen lehergailuak. 80 bat bizilagunek jarri dutela salaketa kalteak jasan dituztela-eta ordaina eskatzeko.
Atentatua
5-10 kilo amonal zituen Tolosako lehergailuak
Hala ziurtatu du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, eta irailaren 21ean Vital Kutxaren eta Ondoarroako ertzain etxearen kontra egin zituen atentatuetan ETAk lehergai bera erabili zuela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu