Bihar hasiko dira entzierroak eta horiekin batera dirua irabazten ere hasiko dira zenbait iruindar. Zortzi entzierro korritzen dira urtero, 7tik 14ra, eta balkoian alokatzea diru-iturri erraza da askorentzat. Entzierroak zeharkatzen dituen kaleetan alokatzen diren balkoien %90 eguneko 50 eurotan alokatzen da. Beste batzuk, ordea, balkoiaz gain gaean lo egiteko aukera eta gosaria eskaintzen dute, eta horien bataz besteko prezioa 140 euroko da, eBay sareko enkante etxean ageri denez. eBay-en, gainera, denetarik eros daiteke sanferminetarako: praka zuriak 25 eurotan, sanferminetako elastikoa 10 eurotan eta jaka gorriak hiru eurotan. Sanferminetara joateko lagunak aurkitzeko iragarkiak ere badira.
50 euro, entzierroa balkoi batetik ikusteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu