politika

500 herritar Estatutua ospatzeko "festan" parte hartzeko prest

Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak ehun herritarrekin ospatu nahi du hilaren 25ean Gernikako Estatutuaren 30. urteurrena, eta zozketa egin beharko dute.

2009ko urriaren 13a
14:03
Entzun
Eusko Jaurlaritzak hilaren hasieran iragarri zuen Gernikako Estatutuaren 30. urteurrena ospatuko duela urriaren 25ean, Ajuria Enean (Gasteiz), eta Patxi Lopez lehendakariak ehun herritarrekin ere ospatu gura duela. Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi ditu gaur arteko datuak: 500 lagunek eman dute "festan" parte hartzeko izena.

Igandera arteko epea dago izen-ematerako, eta gero zozketa egingo dute, notaritzan. Apuntatzeko: 902 540 425 telefono zenbakia eta www.euskadi.net webgunea.

Herritarrez gain, erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak ere izango dira urriaren 25eko ekitaldian. Jaurlaritzako bozeramaileak gaur esan duenez, Lopezek Estatutua goretsiko du, eta dena betetzeko ere eskatuko du -40 bat eskumen falta dira jasotzeko; 1979an onartu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Estatutua-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.