Brasil
500 nekazaritik gora atxilotu dituzte erreforma azkartzea eskatzeagatik
Lurrik Gabeko Mugimendu Askatzaileko (MLTS) nekazariak Brasilgo Kongresuan elkartu dira nekazal erreformaren inguruan protesta egitera. Prozesua azkartzea eta Lula da Silvak hitzemandakoa betetzea eskatzen ari zirela iskalbilak sortu eta 26 lagun zauritu dira. Poliziaren arabera, 539 lagunek hartu dute parte protestan.
Nekazariek diotenez, Brasilgo Kongresua zaintzen dutenen erasoei erantzun besterik ez zieten egin. Poliziak, berriz, besterik gabe gauzak apurtzen eta jendeari eraso ziotela esan du, eta delitu gogorrak leporatu, besteak beste, buruei hilketa saiakera. Nekazariekin hitz egiteko ezezkoaren aurrean, nekazariek handik joatea erabaki zuten, eta autobusa hartzen ari zirela atxilotu zituzten. Atxilotutako 539 lagunetik 42 adingabeak dira, Polizia iturrien arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu