Ekainaren 10ean da Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea osatzeko hitzordua. Ordea, inork ahaz ez dezan eta egun horretan ahalik eta jende gehien biltzeko, bideo bat grabatuko du plataformak datorren apirilaren 15ean.
Usurbilen eta Donostian egingo dituzte grabaketak. Lehenengoan plazan bilduko dira goizeko 9:00etan; bigarrenean, berriz, Bidebieta auzoan eguerdiko 14:00etan. Orotara 500 pertsonatik gora biltzea da helburua.
[ðŸ“½ï¸ DEIALDI IREKIA] Esperientzia berri bat bizitzeko aukera! 500 lagunetik gora behar ditugu #GizaKatea-ren spotaren grabaketetarako apirilaren 15ean. Zatoz! pic.twitter.com/ZTXkohgt3Z
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 2018(e)ko apirilak 5
Horietara joan ezin duenak izango du beste aukerarik. Izan ere, Gasteizen ere grabatuko dute spota. Apirilaren 21ean eta 22an izango da hori, eta gutxienez 400 pertsona biltzea da helburua.
GASTEIZKO GURE ESKU DAGO spotaren grabaketan 🎬parte hartu nahi?
— GureEskuDago Gasteiz (@GureEskuDagoGas) 2018(e)ko apirilak 4
400 estra behar ditugu!!!
-Hitzordu nagusia: APIRILAK 21, 11:30, AIHOTZ PLAZAN
-Txagorritxun: APIRILAK 21, 16:30, OVNIren parkean
-Salburuan: APIRILAK 22, 11:30, EKIALDEKO Parkea
ANIMATU ETA ZATOZ GRABAZIORA!!! 🎥 pic.twitter.com/1kK55I6xd1