Irango lurrikara

50.000 dira Bamen eta inguruetan hildakoak

Joan den ostiralean Iran hego-mendebaldean gertatu zen lurrikarak aurreikuspenik txarrenak bete ditu: iturri ofizialek baieztatu dutenez, 50.000 lagun hil ditu Bam hirian eta inguruetan. Dagoeneko 28.000 bat hilotz hondakinen artetik atera eta lurperatu dituzte, baina, orotara, zenduen kopurua 50.000 lagunekoa dela esan dute Irango agintariek. Horrenbestez, azken urteetan Iranen izan den hondamendi natural suntsitzaileena izan da.

2003ko abenduaren 30a
16:21
Entzun
Ostiralean Iran hego-mendebaldea astindu zuen lurrikarak 6,3 graduko indarra izan zen Richter eskalan. Batik bat, Bam hirian sentitu zuten mugimendu sismikoa, eta Unicef-ek gizateriaren ondare izendatua zuen hiri hura ia guztiz suntsitu du. Hala ere, daturik lazgarriena hil duen jende kopuruarena da: 50.000 inguru izango baitira guztira.

Bitartean, erreskate taldeek hondakinen artean bizirik legokeen jendea ateratzeko lanak albo batera utzi dituzte, dagoeneko aiurrien artean dauden guztiak hilda daudela uste baitute. Etxerik gabe geratu direnei eta zaurituei laguntzea da orain Irango Gobernuaren lehentasuna, eta hondamendiaren ondorioz sor daitezkeen epidemiak galaraztea. Milaka lagun daude oraindik inolako aterberik gabe, nahiz eta piskanaka, nazioarteko laguntza heltzen ari den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.