Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuak jakinarazi du 500.000 euro erabiliko dituztela "terrorismoa goratzen eta biktimak iraintzen" dituzten pankartak eta hormetako mezuak kentzeko. Oraindik zehaztu gabea du Jaurlaritzak milioi erdi euro horiek nola kudeatuko dituen.
Alderdi "demokrata" guztien eta udalen babesa izatea espero du Aresek. "Badakit ANVk gidatutako udaletan aurkako iritziak jasoko ditugula, baina espero dut horiek Arrasateko Udalaren jokaera bera izatea". Gipuzkoako herri horretan Ertzaintzak euskal presoen aldeko kartelak kentzeko agindua eman zuen eta Udalak eskaera hori bete egin du.
politika
500.000 euro erabiliko ditu Jaurlaritzak "terrorismoa goratzen" duten pankartak eta mezuak kentzeko
Alderdi "demokrata" denen eta udalen babesa izatea espero du Aresek, nahiz eta aitortu duen ANVk gidatutako udalak aurka dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu