euskal herria

5.000tik gora manifestazio izan ziren 2010ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan

5.229  manifestazio egin ziren guztira, eta 131 debeku egon ziren. Mobilizazien erdiak baino gehiago euskal preso politikoen egoera salatzeko egindakoak dira.

2011ko abuztuaren 22a
15:26
Entzun

Espainiako Gobernuak kaleratzen duen Estatistika Urtekariaren arabera 5.000tik gora manifestazio izan ziren 2010ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Zehazki esateko, 5.229  manifestazio egin ziren guztira, eta 131 debeku egon ziren.

Nafarroan egin ziren manifestazio gehienak, 1.900 hain zuzen ere. Bigarren postuan Gipuzkoa dago, 1.793 mobilizaziorekin; hirugarrena Bizkaia da 956 manifestaziorekin eta aken lekuan Araba dago, 542 mobilizaziorekin. Hego Euskal Herriko herrialdeen artean baxuena bada ere, Espainiako bestelako herrialdeekin alderatuz gero altua da zenbakia.

2010ean zehar egindako 5.000 mobilizazioen erdia baino gehiago -2.855- euskal preso politikoen egoera salatzeko egindako mobilizazioak dira. Horretaz gain aldarrikapen politikoko manifestazioak eta krisiari lotutako eskakizun ekonomiko-sozialak ere ikusi ziren Euskal Herriko kaleetan.

Egindako manifestazioez gain debekatutakoak ere aipatzen ditu txostenak; 131 dira guztira Hego Euskal Herrian debekatu zirenak, horietatik 49 Bizkaian.D

Dena den, kontutan hartu behar da txosten honek ez duela M-15 mugimenduak izandako eragina neurtu, lehenagokoa baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.