Ehunka emakume ari dira parte hartzen Emakume Abertzaleen Topaketetan Ondarroan. Goizean lantaldeak antolatu dituzte, eta "Kapitalismo heteropatriarkala Euskal Herrian. Zeintzuk dira aldaketa feministarako gakoak?" gaiaren inguruan eztabada saioak egin dituzte.
Arratsaldean, berriz, mahai ingurua egingo dute, alor desberdinetako ordezkarien parte hartzearekin. Bertan izango dira, besteak beste, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari orokorra, Jule Goikoetxea, Josebe Iturrioz, Ana Murcia eta Saioa Iraola.