elkaRRIZKETA AURRERAPENA

"51 urtean ezer lortu gabe, zaila da ETAk armak behin betiko uztea"

Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentearen elkarrizketa aterako du igandean BERRIAk.

2010eko urriaren 29a
13:25
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak eta Pello Urzelai BERRIAko Politika saileko arduradunak ezker abertzalearen ibilbidea, Eusko Jaurlaritzaren jarrera eta beste hamaika kontu izan dituzte hizpide elkarrizketan. BERRIAk igandean argitaratuko du, eta elkarrizketaren bideoa ordutik egongo da ikusgai BERRIA Telebistan. Aurrerapena da hau.

Urkulluren esan batzuk:

- "EAJ bezala mezu bat helarazi nahi diogu behin eta berriro ETAri: [armak] behin betiko bertan behera uztea. Hori egiteko prest dago 51 urteren bueltan, ezer lortu gabe? Oso zaila da horretarako prest egotea. Baina bereiztu egiten dugu: bateti, ETA eta bestetik politikan jardun nahi duen ezker abertzalea. Eta ETAk ez badu egiten, ezker abertzaleak egin dezake bere ibilbidea. Hor dago gakoa; ezker abertzaleak bukaerara osotasunean batera joan nahi duen ala bakoitzak bere bidea hartu beharko duen".

- "Nik uste nazioarteko taldea gehiago dagoela pedagogia egiteko eta ez bitartekaritza eta egiaztagarritasuna. EAJko presidente gisa esan nahi dut egiaztatzearen alor hori Eusko Legebiltzarrari dagokiola eta ez nazioarteko ikuskari batzuei".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.