Salaketa bat aurkeztu dute Jon Enparantzak bakartuta eman duen egun bakoitzeko. Salaketak Segoviako espetxeko zuzendariaren eta Espetxe Instituzioaren idazkari nagusiaren aurkakoak dira, abokatu presoari ezartzen zaizkion neurriengatik balizko prebarikazio delitu bat egin dutelakoan.
Salaketak aurkeztearekin batera, presoaren bikotekide Maider Alustizak adierazi du Donostiako Udaleko udal taldeekin harremanetan jarri direla Enparantzaren egoera salatzeko mozio bat aurkezteko helburuarekin. "Bilerak egin ditugu EAJ, PSE, EH Bildu eta Irabazirekin, eta balorazio baikor bat egiten dugu. PPrekin ere bilera egingo dugu, bilera egitea onartu dute eta", zehaztu du.
Urriaren 24an martxa egingo dute Antiguako auzotarrek Segovia eta Ocañako espetxeetara; bertan daude preso Jon Enparantza eta Juan Karlos Herrador euskal presoak.