Lan istripua
53 urteko langile bat hil da Berrizen trenak harrapatuta
Lehen ikerketen arabera, ondoko obra batetik zetorren kamioi bati pasoa ematen ari zen trenbidean.
Berrizko (Bizkaia) Eitua industrialdeko trenbideko pasabidean langile bat hilda gaur goizean Eibar eta Durango lotzen dituen trenak harrapatuta. 53 urte zituen, eta Osalanen lehen ikerketen arabera, ondoko obra batetik zetorren kamioi bati pasoa ematen ari zen trenbide gainean. Larrialdi zerbitzuetako kideak iritsi direnerako hilda zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu