lan istripua
54 urteko nafarra hil da Asturiasen, lan istripuan
Kamioi gainean lanean ari zela, handik erori eta hartutako kolpearekin hil egin zen, atzo, 54 urteko J.M.G. gizonezko nafarra.
Soto de Ribera herriko HC Energia Zentralean ari zen lanean J.M.G, bera hango langilea ez izan arren. Eitb-k jakinarazi duenez, zentralaren hariak errauts hegalariz betetzen ari zen langilea, kamioitik erori zenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu