Nafarroako Zigor Auzitegiko epaile batek 540 euroko isuna jarri dio emakume bati, botika bat hartuta abortatzeagatik. Epaian jasotzen denez, emakumeak etxean hartu zuen botika. Haurdunaldiaren eta 16. eta 20. asteen artean hartu zuen botika,«abortatzeko xedearekin». Epaileak 540 euroko isuna jartzea erabaki du, «legeak ez duelako 14. astetik aurrera abortatzea baimentzen». Emakumeak epaiaren aurkako helegitea jartzeko aukera du.
Abortatu ostean emakumea Bideko Amaren Erietxera joan zen. Hango medikuek abortua «nahi gabekoa» ez zela izan sumatu zuten, eta Foruzaingoari deitu zioten. Foruzainetako batek epaiketan azaldu zuenez, emakumeakbotika hartu izana aitortu zien, eta abortatzeko asmoa zuela. Emakumearen testigantzaren arabera, prostituzioan egiten zuen lan eta bezero batek utzi zuen haurdun. Une horretan lehengusu batekin bizi zen. Azaldu zuenez, Dominikar Errepublikatik bidali zioten ustez abortua eragin zion botika.
540 euroko isuna jarri diote emakume bati, botika bat hartuta abortatzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu