Indarkeria matxista

55 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean etxekideari sexu erasoa egitea egotzita

Bi egunez jarraian izan dira abusuak.

Elkarretaratze feminista Iruñean. Artxiboko irudia. IDOIA ZABALETA/ FOKU
unai etxenausia
2021eko uztailaren 26a
16:36
Entzun

Espainiako Poliziak 55 urteko gizonezko bat atxilotu du, etxekide zuen emakumeari sexu erasoa egitea egotzita. Emakumearensemea ere etxe berean bizi da, eta bertan izan dira abusuak.

Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, emakumeak salaketa jarri zuen Espainiako Poliziaren Salaketa eta Herritarren Arretarako Bulegoan. Andreak salatu duenez, bi egunez jarraian izan dira abusuak: biktima lo zegoela, gizona harengana hurbildu zen, eta sexu ukituak egin haren borondatearen aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.