55 urteko gizon bat hil da Arnegin izandako auto istripuan. Ezbeharra atzo gertatu zen, gaueko hamarretan. Gorpuari oraindik ez diote autopsia egin baina, Frantziako Poliziaren arabera, gizonak ez zuen gerrikoa jarrita eta autoarekin bidetik atera zen. 300 metroko erorikoa izan zuen.
4x4 autoa gidatzen ari zen.
Berriozarren, berriz, 52 urteko motozale bat larri zauritu da kamioi batek harrapatuta.