Araba Euskaraz

55.000 euskaltzale bildu ziren atzo Bastidan, 'Araba Euskaraz'-en

Arabako Errioxan ospatu zen atzo aurtengo Araba Euskaraz. Bastidan egin zuten jaia, hain zuzen ere, ateratako diruarekin ikastola berria egiteko, izan ere, oraingo ikastola txiki geratu zaie. Antolatzaileek esan dutenez, 55.000 lagun bildu ziren, Arabako Ikastolen alde. Jai giroa nagusitu zen, eta antolatzaileak gustora geratu ziren, aurreikuspen guztiak beteta.

2004ko ekainaren 21a
12:43
Entzun
Uzta hartu uztartuz lelopean, goizeko hamarrak aldean hasi zen jaia Bastidan. Ohitura bihurtu den bezala, agintariak bertan izan ziren, irekiera ekitaldian. Han ziren, besteak beste, Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe, erakunde bereko bozaramaile Miren Azkarate, Arabako Kultura Diputatu Federico Berastegi, EAko Rafa Larreina, eta ezker abertzaleko Pablo Gorostiaga.

Bost kilometro eta erdiko luzera zuen ibilbidean 55.000 lagun inguru bildu zirela esan dute antolatzaileek, eta gustora ziren aurreikuspenak beteta geratu zirelako. Orain, atzo bildutako diru guztiarekin ikastola berri bat egiteko asmoa dute, Bastidan bertan, duten ikastola txiki geratu baitzaie.

Datorren urtean, Amurrion

Datorren urteko Araba Euskaraz Amurrion izango da, antolatzaileek jakinarazi zutenez. Arrisketa ikatolak izango du eguna antolatzeko ardura, eta bertako ordezkari Paco Belardek esan zuenez, prestaketa lanari gogo handiarekin ekingo diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.