mendia

58 urteko mendizale gipuzkoar bat hil da Aragoiko Pirinioetan

Atzo aurkitu zuten hilotza, Alba mendiaren magalean.

Guardia zibilak, gorpua helikopterora sartzen. EFE
2015eko abenduaren 13a
07:48
Entzun

Joan den asteazkenetik haren berririk ez zuela-eta, emazteak eman zien abisua larrialdi zerbitzuei. Guardia Zibila ostiralean hasi zen mendizalearen bila, eta atzo topatu zuten hilotza.

Mendizaleak 58 urte zituen, eta Oiartzungoa (Gipuzkoa) zen.

Alba mendiaren magalean aurkitu dute, Benasquen (Aragoi, Espainia). Eguraldi txarrak zaildu egin zituen erreskate lanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.