59 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Legazpin, GI-3511 errepidean, bizikletan zihoala eroriko bat izanda, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Ordubiak jotzear zirela gertatu da ezbeharra, eta bertara joan den anbulantziako langileek ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Gorpua Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko Patologia Forentseko Zerbitzura eraman dute, Donostiara, han autopsia egiteko eta heriotza erorikoak edo osasun arazoren batek eragin duen zehazteko.