lan istripua

59 urteko langilea hil da Gasteizen

Azpikontratatutako enpresa bateko langile bat hil da gaur goizaldean Gasteizen. Atzo, kable baten bobina ertzak buruan jo zuen, lanean ari zela, eta gaur goizaldean hil da. Istripua, Iberdrolak Gasteizko Ali Gobeo poligonoan duen lantegian gertatu zen. ELAk gogor salatu du heriotza.

2005eko ekainaren 9a
16:04
Entzun
Atzo lanean ari zela kable baten bobina ertzak buruan jo zuen 59 urteko langilea. Ondorioz, Gasteizko Bideko erietxera eraman zuten, baina zauri larrien ondorioz bart hil da langile errioxarra.

ELA sindikatuak jakitera eman duenez, azken heriotza honekin, 2005 urtean zazpi langilek galdu dute bizia Araban, lanean ari zirela.ELAk adierazi duenez lan ikuskatzaileen betebeharra, "oinarrizkoa izan beharko litzateke, baina ikuskatzaile kopurua oso txikia da, orokorra eta espezialdu gabea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.