Iruñerriko ikasle mugimenduak Iruñeko Arrosadia auzoan itxita dagoen haur eskola bat okupatu du goizean. Handik gutxira, udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak eskolatik atera ditu gazteak. Ahotsa.info atariak azaldu duenez, "modu txarrean" atera dituzte gazteak eskolatik. Udaltzainek 60 gazte identifikatu dituzte, eta nortasun agiriei argazkiak atera dizkiete. "Hezkuntz espazio alternatibo bat" sortu nahi zuten ikasleek.
Ikasle mugimenduak batzarra egin du arratsaldean, eta ondoren Nabarrerian prentsaurrekoa eman dute. Bidegabekeriei «planto» egin nahi dietela adierazi dute. Kalejira bat egin dute gero. Sarasate pasealekuan, Ahotsa.info-ko kazetari bati eraso egin dio polizia batek. Twitterreko @gaztiak kontutik azaldu dutenez, hainbat gaztek Sarasate pasealekuan gaua pasatzeko asmoa dute.
Poliziak gazteak eskolatik atera dituen bideoa. (Ahotsa.info).