Ertzaintzak atzo iluntean Gasteizen atxilotu zuen Gorka Gonzalezi pintaketak egitea leporatzen diotela agertu du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak; zehazki, Correosen bulego batean eta Telefonicaren furgoneta batean.
Gonzalez (26 urte) Madrilera eraman dute, Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta 6.000 euroko bermea ordainduta aske uzteko agindu du epaileak.
Herrizaingo Sailaren arabera, iragan abenduaren 27an egin zituen Gonzalezek pintaketak, Gasteizko Jesusen Zerbitzarien kaleko Correosen bulegoan eta han aparkatuta zegoen Telefonicako furgoneta batean.
Askatasunak agertu duenez atzo iluntzean atxilotu zuten, 21:30 aldera, futbol entremamendutik irtetean. Hain zuzen ere, zain zeuzkan ertzainak: hasieran taldeko kide guztiak identifikatzen hasi ziren, Gonzalezen bila ari zirela adieraziz; hori entzutean gazteak berak agertu zien nor zen, eta atxilotuta eraman zuten.
Atxiloketa
6.000 euroko bermea ezarri diote pintaketak egitea egotzita atxilotu duten Gorka Gonzalezi
Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak Gasteizen, Correosen egoitza batean eta Telefonicako furgoneta batean pintaketak egin dituelakoan. Madrilera eraman dute, Espainiako Auzitegi Nazionalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu