Jon Enparantza abokatuarentzat 6.000 euroko isuna eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Jon Anzaren gorpua agertu eta bi egunera -iazko martxoaren 13an- egindako agerraldi batean poliziak iraintzea egotzi dio. Enparantzak irailean deklaratu zuen Auzitegi Nazionalean. Anzaren senideen abokatua da.
Gorpua agertu denetik antzeko kasu gehiago ere izan direla azaldu du Aministiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Omenaldiaren harira herritar ugari deitu zituen deklaratzera Frantziako Poliziak. Orain dela gutxi Anzaren senide bat deklaratzen izan da Donostiako epaitegian, manifestazio baten amaieran Espainiako poliziak heriotzarekin lotu zituelako.
AAMren ustez, Espainiako eta Frantziako gobernuek "interes berezia dute" Anzaren kasua isiltzeko. "Haren heriotza estatu aparatuen jardunarekin lotzen duen edonor jazarpen judizialaren jomugan jarri dute".
jon anza auzia
6.000 euroko isuna eskatu du fiskalak Jon Enparantzarentzat
Jon Anzaren gorpua agertu ondoren egindako agerraldi batean poliziak iraintzea egotzi dio abokatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu