60.000 euroko isuna ezarri diote gizon bati, etxe berean 90 pertsona erroldatzeagatik

Bera Irungo etxe bateko maizterra zen, eta 100 eta 900 euro artean kobratu zizkion pertsona bakoitzari.

Erredakzioa
2024ko otsailaren 28a
13:45
Entzun

Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Azpiordezkaritzak 60.006 euroko isuna jarri dio gizon bati, bi urtean Irungo etxe batean (Gipuzkoa) 90 pertsona baino gehiago erroldatzeagatik. Isuna jarri dioten gizona etxe horretako maizterra zen, eta 100 eta 900 euro artean kobratu zizkien 90 pertsona horiei erroldatzeagatik. Espainiako Poliziaren arabera, Irunen iruzurrezko erroldatzeak ikertzen ari zirela, etxe berean erroldatzen ziren eta erroldatuta egoteari uzten zioten pertsona atzerritarren mugimendu handia ikusi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.