62 urteko emakume bat hilotz aurkitu dute Baionan, etxeko baineran, labankada arrastoekin. Frantziako Poliziak haren bikotekidea -50 urteko gizonezko bat- atxilotu du, hilketa egotzita. Bikotea baziren ere, ez ziren elkarrekin bizi, baina gizonezkoak -hau ere Baionan bizi da- maiz bisitatzen zuen emakumezkoa.
Polizia iturrien arabera, ustezko erasotzaileak berak deitu zien poliziei biktimaren etxetik zer egin zuen adierazteko. Poliziek hantxe atxilotu zuten gizonezkoa.
Larunbatean gertatu zen hori dena, baina gaur jakinarazi dute. Gizonezkoa gaurko deitu dute epailearen aurrean deklaratzeko.
Bikoteak babes judiziala zeukan; besteak beste, euren osasun egoeragatik.
Emakumeen kontrako indarkeria
62 urteko emakume bat hilda aurkitu dute Baionan, eta haren bikotekidea atxilotu hiltzailea delakoan
Labankada arrastoak zituen gorpuak. Ustezko erasotzaileak berak deitu zien poliziei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu