BIZKAIAN HARRERA FAMILIA IZATEKO PREST AGERTU DIRENAK
Adingabeak harreran hartzeko familia bila dabil Bizkaiko Foru Aldundia, eta kanpaina bat jarri zuen iaz martxan, Sehaska hutsak goiburupean. Diputazioak emandako datuen arabera, kanpaina hasi zutenetik 705 dei jaso dituzte informazioa eskatzeko; haietatik 250 lagun joan dira informazio saioetara, eta oraingoz 62 familiak hasi dute balorazio eta heziketa fasea. Aldundiak ohartarazi du oraindik sendi gehiago behar direla.
62
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu