gizartea

63 urteko gizon bat zendu da Tolosan, ibaira erori ostean

2010eko maiatzaren 4a
15:56
Entzun
63 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Tolosan, Oria ibaira erori eta Ertzaintzak eta suhiltzaileek handik atera ondoren. Errekatik atera eta Asuncion klinikora eraman dute, eta han zendu da.

11:15 aldera jausi da ibaira gizona, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Korronteak Irura aldera zeraman, herritar batek ikusi egin du eta Larrialdi Zerbitzuei abisua eman die. Ertzain eta suhiltzaile batzuk Oriara sartu dira, eta eskailera eta arnesa erabilita lortu dute gizonezkoa ateratzea. Larri eraman dute erietxera.

Kasua ikertzen ari da Ertzaintza. Herritarrei laguntza eskatu die, gizonezkoa non erori den-eta jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.