Lan istripua

63 urteko langile bat hil da Derion atzerakargako makina batek harrapatuta

Joan den ostiralean Viuda de Sainz enpresako langile bat hil zen Derion (Bizkaia) atzerakargako makina batek berak gidatzen zuen dumperra aurrean eraman zuenean. Atzerakargako makina gidatzen zuen langilea, berriz, zauritu egin zen. Istripua arratsaldeko 17:30etan izan zen Mantuliz auzoan. Etxe multzo bat eraikitzeko lanetan ari ziren.

2006ko abuztuaren 16a
15:12
Entzun
Atzerakargako makinaren bidez dumperrak zamatzen ari ziren. Halako batean, atzerakargoa aldapa txiki batean zegoela, maldan behera amiltzen hasi zen. Makina horren gidaria, 48 urteko J.G.G., eskuko galgaren bidez gerarazten saiatu zen. Galgak hondatuta zeuden, ordea, eta makinak aldapan behera jarraitu zuen. Hori ikusita, gidariak bere burua makinatik kanpora bota zuen. Bitartean, 63 urteko JA.L.P.k gidatzen zuen dumperra goruntz zihoan, eta ezin izan zuen atzerakargako makina saihestu.

Kolpea handia izan zen, eta JA.L.P. Bilboko Santutxu auzoko bizilaguna, hil egin zen. Atzerakargakoaren gidaria, berriz, erietxera eraman behar izan zuten zauri larriekin. 48 urteko langile hori LABeko kidea da, eta sindikatu horren bidez jakin da lan istripu honen berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.