Denera, 64 milioi euroko kostua izango dute EAJk Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestearen truke PPrekin adostu dituen zuzenketek.
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroarako inbertsioak jaso dituzte akordioan, 2020ra artekoak: 25 milioi euro aurten, 24,5 milioi datorren urtean, eta 14,5 milioi 2020an.
Bereziki, diru hori bideratuko dute abiadura handiko trenaren eta portuetako lanetarako, eta ikerkuntza zentroetara eta bestelako hirigintza lan batzuetara.
Aste honetan eztabaidatu eta bozkatuko dituzte talde guztiek aurkeztu dituzten zuzenketak.
Oraingo akordioari gehitu behar zaio apirilean pentsioei buruz adostutakoa: aurten eta 2019an pentsioak KPI adina igotzea. Beste zuzenketa batzuk ere aurkeztu ditu EAJk: sektore publikoko kontratuekin loturiko bi, besteak beste.