Santoñako Berria hondartzan gaur goizean 64 urteko arabar bat hil da, itota. Ez dute oraindik xehetasun gehiago eman, baina larrialdi zerbitzuek jakinarazi dute bi anbulantzia eta Santoñako osasun zentroko talde bat joan direla hondartzara gizona bizirik mantentzera.
Ordu erdiz aritu dira gizona bizirik mantentzeko lanetan, baina azkenean ez dute lortu.