gizartea

65 urteko bilbotar bat zendu da Espainiako urtegi batean, familiako haur bati lagundu nahi zionean

Zamoran izan da ezbeharra, Villardeciervosen.

2010eko uztailaren 26a
18:51
Entzun
Bilboko 65 urteko gizonezko bat hil zen atzo Espainiako urtegi batean, Villardeciervoskoan (Zamora), bere familiako haur bati lagundu nahi zionean. Umea -hiru edo lau urtekoa, Espainiako Gobernuak Zamoran duen ordezkaritzak esan duenez-, plastikozko txalupa batean ur ertzetik urruntzen ari zen eta gizonezkoa uretara sartu zen, umearen bila.

17 urteko mutil batek biak egoera larrian ikusi zituen, eta haiengana jo zuen; haurra salbatzea lortu zuen, 65 urteko laguna ez. Hilda aurkitu zuten gaueko bederatzi eta erdiak aldera, bi metroko sakoneran. Iturri ofizialek oraindik ez dute zehaztu itota zendu zen edo beste arrazoi bategatik.

Hildakoa -F.M.V.- Bilboko bizilaguna zen, eta oporretan zegoen Zamoran, Las Torres de Aliste herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.