Osakidetzak 2011n deitu zituen oposaketen bloke nagusia egingo da asteburuan. Bihar, etzi eta etzidamu, 64.908 pertsonak egingo dute lan eskaintza publikoko azterketa BECen (Barakaldo, Bizkaia).
Administratibo, administrazio laguntzaile, erizain, erizain laguntzaile, zerbitzuetako langile eta zaintzaile jarduteko 1.493 plaza daude jokoan. Azterketa egingo duten hiru pertsonatik bi emakumezkoak dira. Gainera erizainen kasuan %44a Espainiako erkidego ezberdinetatik dator azterketa egitera, erkidego gehienetan ez baitute lan eskaintzat publikoko azterketarik egingo aurten.
Osakidetzak uztailean beste azterketa bat egingo du, emagin, fisioterapeuta, gizarte laguntzaile eta farmazia laguntzaile gisa jarduteko. 9.7773 lagun aurkeztuko dira 297 postu eskuratzeko.
Hezkuntza
Hezkuntza alorreko lan publikoko azterketa egitera 4.808 lagun aurkeztu dira gaur. Orohar 531 lanpostu eskaintzen dira. Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren esanetan, "deialdia gobernuak lanbide publikoaren alde egindako apustua da". Azpimarratu du bakarrak direla hezkuntza eta osasun alorrean lanpostuak atera dituztenak.