datuak

665 preso, kalean 175ek behar lukete...

Etxerat elkarteak 2011. urteko balantzea egin du aste honetan.

2012ko urtarrilaren 8a
08:37
Entzun

665 preso. Euskal Herrian EPPK-ko zortzi preso daude, Espainiako Estatuan 514, Frantziakoan 139, beste estatuetan lau (Mexiko, Ingalaterra, Irlanda eta Portugalen).

70 espetxetan. 665 presoak Euskal Herriko bi kartzelatan, Espainiako Estatuko 38tan, Frantziako 26tan eta beste estatuetako lautan dauzkate.

Kalean behar luketen presoak, 175. EPPK-ko 665 presoetatik egungo legea ezarrita "kalean behar luketen" 175 preso daude, Etxerat-en arabera. Horietatik 126 preso dira zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak beteta dituztenak, eta 49 preso zigor osoa beteta izan arren kondena luzatu zietenak.

Epaiketarik gabe, beste 169. Beste 169 preso epaiketarik izan gabe dituzte preso, behin-behinean, badaezpadako neurri gisa.

9 preso, larri gaixo daude.

Iaz 13 istripu, 22 urtean 400. Iaz hamahiru auto istripu izan zituzten presoen senide eta lagunek, haiek bisitatzeko egin behar izaten dituzten bidaia luzeetan. Sakabanaketa indarrean dagoen 22 urteotan 400 istripu izan dituzte.

Bidaietan 16 hildako. Hamasei senide eta lagun hil dira errepidean. 

Bidaietako hileroko kostua. Hilero 1.500 eta 2.000 euro bitartean xahutu behar izaten du familia bakoitzak presoa ikusi ahal izateko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.