Ertzaintzak adierazi duenez, 16:00etan atera dute gizona Kontxako hondartzako uretatik. Sorospen zerbitzuak eta Gurutze Gorriko langileak suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute ezer egin bizia saltzeko; bertan zendu da.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 67 urteko donostiar bat da hildakoa. Autopsiaren emaitzek zehaztuko dute zer dela-eta zendu den.