68 abadek gizarte laguntzen inguruko kanpainaren «manipulazioa» salatu dute
GASTEIZ. Gasteizko alkate Javier Marotok egungo gizarte laguntzak auzitan jartzeko hasi duen kanpainan «manipulazioa» dagoela gaitzesteko elkartu dira Gasteizko elizbarrutiko 68 abade, Arabako apaizen erdiak inguru. Salatu dutenez, kanpainaren aldekoak elizetako atarietan sinadura eske joaten zaizkie usu adineko eliztarrei, eta «mehatxu eta presioak» erabiltzen dituzte izenpetu dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu