68 urteko gizonezko bat hil zen atzo Iurretan, Mugarra mendian ustez erorikoa izanda, gaur Ertzaintzak jakinarazi duenez. Helikopteroa erabilita atera zuten gorpua. Lekeitioko bizilaguna zen gizonezkoa.
Ertzainak atzo arratsaldean hasi ziren haren bila, senideek desagerpenaren abisua eman ostean. 18:00ak aldera familiako kide batzuek gizonezkoaren autoa topatu zuten Mugarraren magalean. Geroago artzain batek aurkitu zuen gorpua, eta Bilbora eraman zuten autopsia egiteko.
gizartea
68 urteko gizon bat hil da Mugarran
Iurretako mendian ustez erorikoa izanda zendu da. Lekeitioko bizilaguna zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu