Azken ordukoa

69 urteko bizkaitar bat hil da Candanchun, ehun metrotik erorita

Astelehenean izan zen ezbeharra. Erreskatea helikopteroz egin, eta Zaragozako ospitalera eraman zuten. Bart gauean hil da.

Mendizalea erreskatatatu zuteneko unea. ESPAINIAKO BARNE MINISTERIOA
2021eko abuztuaren 10a
21:11
Entzun

Istripu larria izan eta ordu gutxira, hil egin da 69 urteko bizkaitar bat. Atzo arratsaldean, istripu larri izan zuen Candanchuko eski estazioaren inguruetan (Aragoi, Espainia), kontrabandisten koba deitzen den eremuan. Ehun metrotik erorita, zauri larriak zituen, eta helikopteroz erreskatatu behar izan zuten.

Deia 19:00etan jaso zuten larrialdi zerbitzuek, eta, Guardia Zibilaren Huescako helikopteroak Respomuso inguruan erreskate bat egin berri zuenez, haraxe bidali zuten. Eurekin zihoazen, halaber, Panticosako mendi erreskatea eta esku-hartze taldeetako kideak.

Zauritua, oso toki malkartsu batean zegoen, eta helikopteroak harengandik gertuen utzi zuen erreskate taldea. Lehen mediku arreta jaso ostean, ohatila batean sartuta eta garabi baten bidez igo zuten eski estazioko aparkalekuraino, eta, handik, anbulantzia medikalizatu batek Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman zuen. Erorketaren ondorioz, traumatismo larriak zituen. Bart gauean hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.