Sexu indarkeria

7 urteko espetxe zigorra ezarri diote Astigarragako gizonezko bati adingabeko bati sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Auzitegiak frogatutzat jo du Astigarragako gizonezko batek adingabeko mutiko bati sexu gehiegikeriak egin zizkiola, eta, ondorioz, 7 urteko espetxe zigorra ezarri diote. Abusua gertatu zenean, 75 urte zituen gizonezko horrek eta 12 biktimak.

2006ko urtarrilaren 23a
16:54
Entzun
Epaiaren arabera, 2001eko uztailean gertatu zen erasoa: adingabeko mutikoa, Frantziako herritarra, familiarekin zegoen Astigarragan, oporretan. Hain justu, sexu gehiegikeriak egiteagatk zigortu duten gizonezkoaren baserriko lurretan jarri zuten autokarabana, eta familia guztiak han lo egiteko tokirik ez zuenez, gizonezkoa emaztearekn bizi zen etxean logela bat eman zioten mutikoari.

Uztailaren 22ko gauean, etxebizitzako komunera joan zen mutikoa, eta han gizonezkoarekin egin zuen topo. Logela batera eraman zuen, eta han sexu gehiegikeriak egin zizkion. Epaian jasotzen denez, hurrengo egunetan jokabide arraroa izan zuen gaztetxoak, eta zigortutako gizonezkoaren emaztea ere ohartu zen horrekin: besteak beste, giltzarekin ixten zuen bere logelako atea.

Hala ere, oporrak bukatu eta sorterrira itzuli ziren arte mutikoak ez zuen ezer esan. Nolanahi ere, kasua epaitu duen epaimahaiak "erabateko sinesgarritasuna" aitortu dio gaztetxoaren aitortzari "koherentea eta kontraesanik gabea" delako. Halaber, zigortutako gizonaren emaztearen lekukotasunak adingabeak esandakoari indarra ematen diola iritzi dio.

Ondorioz, 7 urteko espetxera eta gaztetxoari 4.000 euroko kalteordaina ematera zigortu dute gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.