berdintasuna

70 ahots matxismoaren aurka

Gizarteko alor orotako 70 gizonek hartu dute parte 'Gizon berrien hitzak' egitasmoan, matxismoa salatu eta berdintasuna aldarrikatzeko. [youtube]https://youtu.be/ySwGFrFTi7g[/youtube]  

2016ko martxoaren 9a
18:53
Entzun

Deustuko-San Inazioko Modulu Psikosozialak eta Piper Txuriak elkarteak bultzatuta gizarteko hainbat alorretako 70 gizonek hartu dute parte Gizon berrien hitzak ekimenean. Matxismoaren eta haren ondorioen inguruko hausnarketa egin eta berdintasuna aldarrikatzea da egitasmoaren helburua, eta bertan parte hartu dutenen artean daude, besteak beste, Mikel Goñi pilotaria, Axi Muniain surflaria, Gaizka Toquero futbolaria, Kepa Junkera musikaria. Asier Hormaza aktorea edota Andoni Aizpuru kazetaria.

Modulu Psikosozialak Emakunde saria jaso zuen 2012an 34 urtez emakumezkoen gizarteratzearen alde egindako lanagatik. Gizonez osatutako Piper Txuriak elkarteak, berriz, Bizkaiko Aldundiaren Zirgari saria jaso berri du kontziliazioaren atalean egindako lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.