Ezbeharra

70 urteko gizon bat hil da Bilbon, etxean piztutako sute batean

Gas leherketa bat izan da hildakoaren etxebizitzan, Epaltzaren Alargunaren kalean.

2019ko irailaren 14a
20:56
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 70 urteko gizonezko bat zendu da gaur arratsaldean Bilbon, erredura larri batzuen ondorioz. 18:00etan gertatu da ezbeharra, Epaltzaren Alargunaren kalean: gas leherketa bat izan da hildakoaren etxeko sukaldean, eta horrek sute bat piztu du. Gizona etxe barruan zegoen, eta han hil da.  

Bilboko udaltzain bat ere artatu dute osasun zerbitzuek, kea arnasteagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.