Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 09:30ean 70 urteko mendizale bat hilda aurkitu dute Oñatin (Gipuzkoa), Iturrigorri inguruan. Oinez zebilen beste mendizale batek eman du abisua; erreka baten alboko sakan batean aurkitu du gorpua.
Erreskate lanetan parte hartu dute Ertzaintzaren kanpaina eta helikoptero unitateek eta suhiltzaileek, baina gune horretan zuhaitz asko dagoela eta, gorpua ohatila batean atera dute handik, Arantzazuko santutegiko aparkalekuraino.