drogak

700 kilo kokaina atzeman dituzte Zumaian, belaontzi batean

Bi lagun atxilotu dituzte. Ontzia Karibetik heldu da, eta orduan egin dute operazioa.

2011ko urriaren 6a
16:32
Entzun

Aduana Zaintza Taldeak 698 kilo kokaina atzeman ditu Zumaian, belaontzi batean, eta ontzian zeuden bi lagunak atxilotu ditu. Erresuma Batuko bandera du belaontziak.

Droga "garbitasun handikoa" dela esan dute operazioan parte hartu dutenek. Plastikozko poltsetan zuten gordeta.

Gaur jakinarazi dutenez, atzo arratsaldean izan zen operazioa, belaontzia Karibeko herrialde batetik —ez dute zehaztu nondik— Zumaiako portura iritsi zenean. Drogen aurkako nazioarteko zerbitzuek jarraipena egin zioten. 12-15 metroko ontzia da, egurrezkoa eta zaharra.

Atxilotuak Azpeitiko Epaitegira eraman zituzten. Erresuma Batuko eta Herbehereetako nortasun agiriak dauzkate.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.