Sexu indarkeria

71 urteko gizon bat atxilotu dute Sopelan, etxeko langile bati sexu erasoa egitea leporatuta

Gizonezkoak duela gutxi kontratatua zuen langilea; aske utzi dute, kargupean, eta emakumearengandik urruntzeko agindua ezarri diote.

Barakaldon atzo indarkeria matxistaren aurka eginiko protesta bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2022ko urtarrilaren 25a
20:52
Entzun

Gaur goizaldean atxilotu dute Sopelan 71 urteko gizonezko bat, sexu eraso bat egitea egotzita. Berriki kontratatu zuen etxeko langile batek sexu erasoa egitea egotzi dio Ertzaintzaren aurrean.

Emakumeak adierazi duenez, duela gutxi hasi zen lanean gizonezko horren etxean, eta, beharrean ari zela, hark eraso egin zion astelehenean.

Emakumeak Getxoko polizia etxean jarri zuen salaketa.

Gizonezkoa atxilotu ostean, epailearen aurrera eraman dute. Ondoren, aske utzi dute, kargupean. Salatzailearengana hurbiltzea debekatu diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.