71 urteko espeleologo donostiar baten gorpua aurkitu dute Biriatuko (Lapurdi) leize zulo batean, Sud Ouest hedabideak berri eman duenez. Gaur topatu dute gorpua larrialdi zerbitzuek. Antza, lauzpabost egun baziren gizona etxean falta zela.
Espeleologoa bakarrik irten zen. Itzultzen ez zela ikusita, alabak eman zion abisu Poliziari —espeleologoa da hura ere, Sud Ouest-en arabera—, eta Biriatutik Urruñarako bidean den leize zulo batean atzeman dute gorpua, gaur goizean.