euskara

7.300 euroko isuna jarri diete Zaraitzun Euskararen Egunean jarritako kartel batzuengatik

AEK-ko kide batek bi isun jaso zituen, trafiko seinaletan kartel batzuk jartzeagatik. 

2012ko otsailaren 29a
15:30
Entzun

Euskararen Egunean trafiko seinaletan jarritako kartel batzuengatik 7.300 euroko isuna jarri diote Zaraitzuko (Nafarroa) AEK-ko kide bati.

Korrika moduko bat antolatu zuten herrian, eta ordu batzuk geroago Txetxo AEK-ko kideak bi isun jaso zituela salatu du AEK-k, eta isun horiei helegitea jarri arren, 7.300 euro ordaindu beharko ditu. Gainera, bere kontu guztiak bahituta dituela salatu dute.

Zaraitzun "euskararen normalizazioaren aldeko urratsak" ematen jarraituko dutela berretsi du AEK-k, eta laguneko 3 euroko ekarpena eskatu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.