Errepideak
74 urteko gizonezko bat hil da Getarian, auto istripuz
Errepide ezbehar handia gertatu da gaur goizean N-634 errepidean, Getaria (Gipuzkoa) parean: bi autok elkar jo dute, eta gidarietako bat, 74 urteko gizonezko bat, Donostiako bizilaguna, hil egin da.
Goizeko seiak inguruan gertatu da istripua, argitzeke dauden arrazoiak tarteko Seat Malaga batek eta Seat Leon batek elkar jo dutenean. Talka handia izan da, eta Seat Malaga autoaren gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute, eta bizirik iritsi da Donostiako Ospitalera. Hala ere, handik gutxira hil egin da. A.V.S. Donostiako 74 urteko bizilaguna da zendua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu