Abuztuko azken asteburua izanik, arazoak espero ziren errepideetan, eta hala gertatu da Biriatun, AP-8 errepidean, Baionarako noranzkoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 7,5 kilometroko luzera hartu dute auto ilarek.
11:00etan hasi dira ibilgailuak Lapurdi eta Gipuzkoa arteko ordainlekuan autoak pilatzen, eta luzatuz joan da ilara. 14:00 aldera, sei kilometrokoa zen buxadura, eta 16:00etan, 7,5 kilometrokoa. Ostiralean, 15 kilometrorainokoak izan ziren, eta Zarauzko ordainlekuan ere lau kilometroko ilarak sortu ziren.