Normalean hilabete batzuen buruan ematen zaie erretiroa 75 urte beteta Eliza Katolikoaren aholkuei jarraituz eskaera hori egiten duten gotzainei. Hala ere, kasu batzuetan bi urte arte luzatu izan da erretiro hartzea eta ordezkoaren izendapena.
Iruñeko Gotzaitegiak prentsa ohar baten bidez agertu duenez, Sebastianek "normaltasunez" jarraituko du oraingoz bere karguan.
Eliza
75 urte bete dituenez, erretiroa eskatu du Fernando Sebastian Iruñeko gotzainak
Fernando Sebastian Iruñeko eta Tuterako gotzaiak 75 urte ditu, eta ohikoa denez, erretiroa eskatu Joan Paulo II.a Aita Santuaren esku utzi du kargua. Nolanahi ere, eskaria aintzat hartu arte gotzain izaten jarraituko du "eskubide, eskumen eta obligazio guztiekin". Ez dago epe jakinik Vatikanoak Sebastianen erretiroa onartu eta haren ordezkoa izenda dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu