Ezbeharra

75 urteko gizonezko bat hil da Lazkaon, arrantzan ari zela ibaira erorita

Zubi gainetik arrantzan ari zela uretara amildu, eta hil egin da 75 urteko gizonezko bat Lazkaon (Gipuzkoa). Lekuko baten arabera, ondoeza egin zaio arrantzaleari, eta horregatik erori da zubitik ibaira.

2006ko apirilaren 10a
12:02
Entzun
08:20 aldera gertatu da ezbeharra: Zubierrekako zubi gainetik ari zen arrantzan 75 urteko A.M.I. lazkaotarra, bat-batean errekara erori denean. Lauzpabost metroko altueratik behera amildu da. Lekuko baten arabera, ondoeza egin zaio A.M.I.ri, eta ondoren erori da.

Hain justu, erorketa ikusi eta berehala errekara jaitsi da lekuko hori, eta A.M.I. uretatik atera ertzera eraman du. Hara hurbildu den ertzain bat A.M.I. suspertzen saiatu da, baina ez du lortu. Handik gutxira anbulantzia bat iritsi da, baina larrialdi zerbitzuetako kideek heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.