"Jardun hitzartua" izan zitekeelakoan agindu du ikerketa Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor Aretoak, Covite elkarteak aurkeztutako salaketa aintzat hartuz. Lamela epaileak salaketa artxibatu zuen abenduan, argudiatuta ekintza horiek faltsutze delitu bat izango liratekeela, ez terrorismo delituak, eta beraz, ez lituzkeela Auzitegi Nazionalak epaitu beharko.
Covitek helegitea aurkeztu zuen, eta Angela Murillo, Carmen Paloma Gonzalez eta Juan Francisco Martel epaileek onartu egin dute errekurtsoa. Hirurek uste dute, presoek izan dezaketen arduraz gain, "agiri horiek man dituzten pertsonak" ere erantzule liratekeela.
Harago doaz epaileak: "Zantzuak daude pentsatzeko ziurtagiriak emateko praktika hitzartua egon dela eta hori espetxe erakundeetatik kanpo gertatu dela, ETA erakunde terroristari laguntzeko helburuarekin".
Jada espetxetik irten diren hainbat lagunen kontra aurkeztu zuen salaketa Covitek; tartean, Ines del Rio eta Antton Troitiñoren aurka.